XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) jolasteko gogorik izan.

Aitonarekin hizketan aritu nintzen: piska bat galdetuz gero, mihingainari ikaragarri eragiten zion gaztetasun garaiko istorioak kondatzen, eta horrek lasaitasun puntu bat eman zidan.

Arratsaldean ez nuen inorekin egon nahi izan, eta auzoan barrena ibili nintzen noraezean, kolpearen orduaren zain.

Ia gehienetan bezala, sargoritsu zegoen, eta kutsadurak filtro nabarrez bezala erakusten zuen hiria.

Hegoaizeak, gainera, kirats mikatza zekarren alde hartako lantegietatik.

Alkatearen bandoa, ez dakit zer zerga ordaindu behar zela eta, izkina guztietan itsatsi berria zegoen, eta jendea hurbildu egiten zen alkatearen azken txorakeriaz ohartzera.

Paseatzen nindoala, irakurle haietariko batek hunkitu egin ninduen: irakurtzen ez zekien hirurogei bat urtetako gizon bat zen, bandoaren aurrean; edo hobeto esanda, irakurtzen bazekien, bai, baina paper busti hartan zegoenaz jabetzeko bere buruari ozenki esan behar zion, beste batek esango balio bezala.

Horrela, astiro, hitzak ebakitzen zituen noizean behin geratuz, dudatan bailegoen, eta aurrera segitzen zuen.

Hitz egiten entzutean, jendea hari begira gelditzen zen, bidean aurrera egin baino lehen.

Munduko luzeenak iruditu zitzaizkidan minutu luze batzu pasa (...)